ASTEAN ZEHAR ERE EROSKETAK EGIN DAITEZKE LABORE TXINGUDIN
Irungo Labore Txingudi kontsumo elkarteak, erosketak egiteko aukera zabalagoa eskainiko du gaurtik aurrera. Orain arte, ostiral eta larunbatetan irekitzen zuten Lakaxitan duten denda.
Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, astelehenetik larunbatera irekiko dute denda. Astean zehar, bazkideek dendara modu autonomoan sartuko direla adierazi dute Labore Txinguditik, 10:00etatik 13:30tara. Bertan, eskuratu dituzten produktuak zerrenda batean idatzi beharko dituzte. Egindako erosketak hilabete amaieran kobratuko dira, kontu korronte bidez. Azken hilabeteetan bezala, larunbatetan ere zabalik egongo da (10:30-13:30).
Horrez gain, produktuak banatzeko puntu berriak ipiniko dituzte. Horrela, bazkideek Nekazarien Etxea Kooperatiban (Urdanibia 7), Kimua Tabernan (Berio kalea 1) eta Landetxako Auzo Elkartean (Bizkaia kalea 15) euren erosketak jasotzeko aukera izango dute. Banaketa puntu horiek otsailaren 7tik aurrera erabiltzen hasiko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario