HIRIKO ZENBAIT EREMU HOBETU DITUZTE
Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obren arloak Irunen azken asteetan gauzatu dituzten obren inguruko informazioa jakinarazi berri du. Zehazki, oinezkoen mugikortasuna eta hiriko lorategiak hobetu dituzte.
Horrela, Alzukaitz kaleko erdibitzailea handitu dute (2. zenbaki inguruan), oinezkoen sarbidea errazteko. Gainera, inguruko argi instalazio guztia hobetzeko probestu dituzte obrak. Obretarako, udalak 42.731,34 euroko inbertsioa egin du. Bestalde, Santiago zubiko biribilguneko lorategia ere hobetu dute, 48.017,26 euroko aurrekontuarekin.
Hobekuntza horiez gain, Gain Gainean lehen pausoak eman dituzte, eremu berdeen dekorazioa hobetzeko. Belardi berri bat egiten ari dira bertan, eta horretarako, 25.126,13 euro inbertitu dituzte.
Bide publikoan egingo dituzte hobekuntza guztietarako, 115.874,75 eurorekin egingo diote aurre udaletik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario