martes, 20 de febrero de 2018

' Amor Brujo ' , Euskal Barroko garaira ekarrita

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 20 de Febrero de 2018.

‘AMOR BRUJO’, EUSKAL BARROKO GARAIRA EKARRITA


Euskal Barrokensemble

Euskal Barrokensemble taldeko kideak, Maria Jose Perez cantaorarekin (arg: Noah Shaye)
Enrike Solinis Tolosan bizi den bilbotar gitarrista bikainaren Euskal Borrokensemble taldeak Itsas Etxea Auditoriuma bisitatuko du igandean, hilak 25, 20:00etan. Manuel de Fallaren Amor Brujo obraren moldaketa egin du Solinisek oraingoan, eta Hondarribira aurkeztera dator. Bilbotarrak adierazi duenez, konpositore andaluziarraren “esentzia” da moldaketak egiterakoan bilatu duena.
De Fallaren balletaren musika eraldatzerakoan fusiotik harago joan da Solinis, kulturen eta garaien arteko mugak gaindituz. Izan ere, ez du soilik euskal musika eta flamenkoa uztartu, barroko garaiko tresnentzako moldaketa egin du gainera: “Zaila irudi liteke Manuel de Fallaren musika, musika barroko talde baten esku interpretatua izatea, baina, Fallaren benetako intentzioak hartzen baditugu ez luke harritu beharko. Andaluziako kantei eta garai horretan sortu berri zen flamenkoari diegun mirespena, bat datoz Fallak sentitzen zuenarekin, modu horretan, nahiko justifikatua dago cantaora bat sartzea guk sorturiko bertsio honetan”.
Itsas Etxeko sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Arma Plazako turismo bulegoan eta Interneten. Sarrera nagusiaren prezioa 10 eurokoa da, 18 urtetik beherakoek 4 euro ordaindu behar dituzte (Internetez erosiz gero, komisioa ordaindu behar da).
Ez da lehen aldia Euskal Barrokensemblek Hondarribian jotzen duena. 2016ko Erdi Aroko Azokan ere jardun zuten Itsas Etxean. Orduan, Euskel Antiqua izan zen Solinis buru duen taldearen proposamena, XVI eta XVII. mendetako musikaren ikerketan oinarritutako proiektua, musika eta dantza nahasten zituena. Bakarlari gisa ere jo izan du Solinisek Hondarribian; 2015 urtean izan zen, Jaitzubiko karmeldarren komentuan, gitarra jaialdiaren XIII. ekitaldiaren barruan.

No hay comentarios: