IRUN- Sei hilabete eta erdi luzatuko dira Irungo Udalak UTE Artaleku aldi baterako enpresen elkartzeari esleitu dizkion Artaleku udal kiroldegiko estalkia berritzeko lanak.
Zehazki, milioi euro pasatxo kostako dute lan hauek eta hauen ardura izango duen enpresen elkartzea, Indenort PV SL eta Proviser Ibérica SL enpresek osatutakoa da, duela egun gutxi Jose Antonio Santano alkateak Gobernu Ba-tzordearen ostean emandako informazioaren arabera.
Igerilekuko estalkia eta klimatizazio-sistema berritu ostean, kirol kantxa nagusiko estalkia berritzeko unea heldu da
BEHARREZKO LANAK“Beharrezkoa zen, hainbeste urteren ostean, Artalekuko kirol anitzerako pistaren gainean dagoen estalkia berri-tzea, aurretik igerilekukoarekin egin zen bezala;lanek, hori bai, pista honek duen erabilera kontuan hartu beharko dute eta horregatik, Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak ASOBAL Ligako egutegia bukatzen duen neurrian, obraren zati nagusi eta kritikoena” helduko dela adierazi du Irungo alkateak.
Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere diruz lagunduko duen obra honen zati nagusiena “uda aldera” etorriko dela iragarri du Santanok.
Irungo alkateak gogora ekarri zuen nola “Artalekuk dagoeneko urte dezente” bete dituen eta horregatik, honelako instalazio batek “mantenu egokia” ere beharrezkoa duela. Mantenu horretan sartzen dira “azken urteetan kiroldegi honetan egin diren berrikun-tza eta hobekuntzak, tartean, igerilekuaren estalkia eta klimatizazio-sistemarenak, eta orain, esleitu berri den Artalekuko beste estalki eremu guztiarenak”.
Azken lan hauek Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak eta beste zenbait taldek dituzten kirol-egutegiekin uztartu beharko dira eta “honetarako, proiektuaren baitan, lan egutegia oso ondo zehaztu da, kirol ekintzek etenik izan ez dezaten eta lanik astun eta delikatuenak uda aldean egin ahal daitezen”, esan du Santanok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario