EAJ-K OLABERRIA BAILARA BABESTEKO PLANA BERRARTZEA PROPOSATU DU
Irungo EAJko Xabier Iridoyk, Hirigintzako Batzorde Informatiboan Olaberria bailara babesteko Plan Bereziaren elaborazioa berrartzeko proposamena aurkeztu berri du.
“Udal Gobernuari Olaberria Bailara babesteko Plan Bereziaren inguruko elaborazio lanak berrartzeko eskatu diot gaurko sesioan”, adierazi du Iridoyk. Plan Bereziaren lanketa “bertan behera” gelditu zela gogoratu du, bailaran dagoen Beko Errota eremua Plaiaundiko kirol instalazioak leku aldatzeko kokapen gisa “begiesten” zelako.
Joan den hilaren 16ko Bozeramaileen Batzordean Beko Errota alternatiba gisa baztertu zutela adierazi dute, eta ondorioz, “eremu berezi honen egoera desblokeatzen” duela. Gainera, eremuak beti “ingurune naturalarekin erlazionatuta egon beharko” duela esan dute.
Horregatik guztiagatik, Xabier Iridoyk, “galdu den denboraren poderioz”, geldiarazi zen lan horren “berrabiatzea ahalik eta lehen” egitea eskatu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario