viernes, 23 de febrero de 2018

Santano ere Pentsioen arduraduna del salatu du Lab-Ek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 22 de Febrero de 2018.

SANTANO ERE PENTSIOEN ARDURADUNA DELA SALATU DU LAB-EK



Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako manifestazioaren irudia.
Azken asteetan Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako mobilizazioen harira, Oarso Bidasoko LAB sindikatuak zenbait kontu argitu nahi izan ditu.
Lehenik, pentsiodunek urtarrilaren 31ean EH Bildu, PSE-EE, Si Se Puede eta EAJren babesa jaso zutela gogoratu dute, eta horrekin, udalak Espainiako Estatuarekin pentsioen inguruko legea aldatzea eskatzeko konpromisoa hartu zuela.
Akordio hori, sindikatuarentzat, “Irungo herritarren susperraldi egoera batean” etorri da, eta ehunka pentsiodunen antolakuntza eta mobilizaziorik gabe ezinezkoa izango litzatekeela babes hori. “Garrantzitsua” iruditzen zaie LABekoei politikarien babesa jasotzea, baina Irungo langileoi “erabakien atzean izen-abizenak daudela” gogorarazi nahi izan diete. Horrela, Santano ere “zure pentsioaren arduraduna” dela plazaratu nahi izan dute.
“Deigarria” definitu dute Santano eta Irungo PSE-EEren kasua, erreformak deuseztatzeaz hitz egiten duten bitartean, alderdi sozialista bera bide hori “ireki” duena izan dela salatu dute. “Ahaztu al dute Zapateroren Gobernua izan zela pentsioen erreforma egin zuena 2011ean, non jubilazio adina 67 urtetara atzeratu zen?”, adierazi dute sindikatutik. Bestalde, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren kontra “behin baino gehiagotan” bozkatu dutela gogoratu dute.
PSE-EEz gain, EAJri ere kritika egin diote LABetik. “Bere klase interesak tinko” defendatzen dituela salatu dute, banka eta enpresariak lagunduz. Gainera, aurretik PSE-EEk eta PPk egin zuten bezala, jeltzaleak ere 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren kontra azaldu direla adierazi dute.
Egoerari buelta emateko, sindikatutik “Euskal Herriaren burujabetza politiko eta ekonomikoa” aldarrikatu dute. Euskal sistema publiko baten eraikuntza defendatu dute, ondorengo ezaugarriekin:
  • Euskal Gizarte Segurantza integrala.
  • Eskuduntza ekonomiko eta araugile osoa.
  • Kalitatezko Enplegurako Politika Aktibo zein Pasiboak.
  • Gutxieneko Pentsioa 1.080 eurokoa.
  • Zerbitzu publiko gehiago eta hobeak.
  • Lanaren banaketa: 35 ordura mugatu.
  • Emakumeonganako soldata diskriminazioaren ezabatzea, baita pentsioetan ere.
  • Soldata interprofesionala ezartzea: 1.200 euro.
  • Menpekotasun pertsonei bidezko harrera egitea.
  • Pentsio sistema propioa.

No hay comentarios: