EH Bilduk Zubietako teknologi parkearen inguruan «bailara ikuspegi bat» edukitzea eskatu dio Irungo alkateari
Bidasoako EH Bilduk Irungo alkateak, José Antonio Santano, Zubietako teknologi parkearen «proiektuaren aurka egiten ari den mugimenduak» kritikatu ditu. Irun eta Hondarribiko EH Bilduko taldeak adierazpen hau egin dute joan den ostegunean Hondarribiko udalbatzan onartu zen mozioaren harira.
«Gure taldeak aurkeztutako mozio bati esker, herri honen etorkizunerako garrantzitsua den proiektu baten alde urrats sendoak eman ziren: Zubietako teknologi parkearen alde eginez, bailarako garapen teknologiko eta industrialaren aldeko akordioa lortu zen. Udalbatzak berretsi zuen parke honen eraikitzea, hitzarmenean eta horren oinarrian dauden hirigintza araudietan jasotzen den bezala», adierazi du Bidasoako EH Bilduk.
«Halaber, gure taldeak sustatutako mozio hau, aho batez onartua izan zen. Hala, bai Bidasoko EHBilduk eta baita mozioa onartu zuten beste alderdi politikoek ere, konpatibilizazio plana bideratzearen alde egin zuten, bailararekiko konpromisoari eutsiz, eta beste erakundeekin lankidetzan jarraitzea erabakiz».
Irungo Udal Gobernua aztertzen ari da ea Zubietako aukera bideragarria den Plaiaundiko kirol instalazioak bertara eramateko. EH Bilduren iritzian, «bi herriek sinatutako ituna hautsi nahi hori oso larria da». Taldeak Santanori «bailara ikuspegi bat edukitzea» eskatu dio eta «ez ditzala bi herrietako bizilagunen interesak kaltetu». Baita ere, «gai honetan, alde guztiei arduraz jokatzea eskatu nahi diegu».
No hay comentarios:
Publicar un comentario