IRUNGO HAUR ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DUTE
Apirilaren 6ra arte zabaldu dute Irungo Udal Haur Eskolan izena emateko epea. 2018/2019 ikasturterako aurrematrikulazioa egin beharko dute, beraz, zerbitzua jasotzeko interesa dutenek. 77 plaza dauzka haur eskolak.
Eskaera 2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotako haurren familiek egin dezakete. Hori egiteko HAZ bulegora (San Martzial kalean dago) edo udalaren webgunearen bidez jo behar dute (sinadura elektronikoarekin webgunearen kasuan).
Behin eskaera guztiak jasota, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Balizko alegazioen epea bukatzen denean, behin betikoena jakinaraziko du udalak. Onartuak izango direnak aukeratzeko hainbat aldagai erabiliko dituzte, hala nola, familia unitatearen diru sarrerak, eskatzaileak anai-arrebaren bat duen, gurasoen lan egoera, guraso bakarreko familiak diren, edo familia unitatean elbarritasunen bat duen kideren bat dagoen. Baina plazen eskaera eskaintza baino txikiagoa balitz (77 plaza daude), irizpide horiek ez dira aplikatuko.
Ateak zabalik
Zerbitzuaren nondik-norakoak eta haur eskola bera ezagutzeko, bihar (hilak 21, asteazkena) ate irekien jardunaldia egingo dute haur eskolan bertan 16:30ean hasita. Uztapide Bertsolaria kaleko lehen zenbakian dago.
Zerbitzuaren nondik-norakoak eta haur eskola bera ezagutzeko, bihar (hilak 21, asteazkena) ate irekien jardunaldia egingo dute haur eskolan bertan 16:30ean hasita. Uztapide Bertsolaria kaleko lehen zenbakian dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario