IRUNGO KONTSERBATORIOKO MUSIKARI GAZTEAK, BIKAIN
Hilaren 9tik 11rako asteburuan Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa egin zen Bilbon, hamabigarrenez. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen du. Bertan Irungo Udal Musika Kontserbatorioko hainbat ikaslek parte hartu zuten, eta horietatik zortzik ohorezko sariak lortu zituzten.
Hala, lehen saria lortu zutenak Maitane Arretxe (akordeoia) eta Maitena Paillet (biolina) izan ziren. Bigarren sariak Leire Alonso de Santocildesek (akordeoia), Jon Manzisidorrek (perkusioa), Issey Martinezek (biolina) eta Oier Zigandak (saxofoia) eskuratu zituzten. Gainera, ohorezko aipamena egin zieten Uxue Villoriari (oboea) eta Maite Manzisidorri (biolina).
Monica Martinez Hezkuntza ordezkari eta Udal Kontserbatorioko presidenteak saridunak, haien sendiak, eta kontserbatorioko ikasleak zoriondu egin ditu, “urtero-urtero kontserbatorioko ikasleek duten maila altua erakusten dute”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario