JUNCAL EIZAGIRRE: “SANTIAGOKO DEABRUEI BAKARRIK OBJEKZIO BAT EGIN DIEGU”
Santiagoko Deabruak taldeak, gutun bidez, Irungo Udalarekin duen ezinegona azaldu du, 15. urteurrenaren harirako azken ekitaldiak eragotzi zituela esanaz, batez ere, zaratari dagokion udal araudiagatik ekitaldiren bat eragotzi duelako —ordezkariak gezurtatu egin du araudi hori existitzen denik—. Horri erantzun egin dio Juncal Eizagirre Kultura ordezkariak: “Santiagoko Deabruei bakarrik objekzio bat egin diegu, disko festaren amaiera orduari dagokiona”.
Eizagirrek atsekabea azaldu du Santiagoko Deabruek bertan behera utzi dutelako 15. urteurreneko azken ekitaldia, egun osokoa izatea asmo zuena, hainbat ekitaldirekin, denak Santiagoko taldearen zigilu eta estilokoak. Kultura ordezkariaren arabera, taldearen eskaera udaleko zerbitzu teknikoek aztertu zuten, “jarri zuten eragozpen bakarra izan zen planteatutako disko festaren bukaera ordutegiarena. Proposatu zitzaien gisa honetako ekitaldiek aurretik izan duten ordutegian bukatzea hura ere”.
Deabruek 2017an ustez onartu zuten “zarata araudiari” egiten diote erreferentzia euren gutunean. Eizagirre: “Gaizkiulertua izan da gai horrekin. Ez da existitzen araudi hori. Gaiari buruz egindako bileran ez zen gai honi buruz hitz egin”. Hala, Kultura sailetik adierazi dute 15. urteurrenaren bukaerako jardueren interesa konpartitzen dutela, “hiriari taldeak egiten dion ekarpena oso aberasgarria da, eta gustura asko jarraituko dugu Santiagoko Deabruak taldearekin elkarlanean”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario