ORTZADAR BAT OLAKETA ALDEAN
Olaketako haurren parkeari estalkia jarriko diote, ortzadarraren kolorekoa izango da. Hilabete honen hasieran esleitu ditu Irungo Udalak estalkia egiteko lanak, eta aurki hasiko dira; lau hilabeteko epean bukatuta egon beharko dute, esleipenaren baldintzetan agertzen denez. 437.772 euroko inbertsioa egingo dute tapakia jartzeko.
Olaketakoa ez da izango estaliko duten haurren parke bakarra. Irungo Udalak iragarri du Julian Sanchez nahiz Juan Vollmer inguruko haurren jolastokietan ere estalkiak jarriko dituztela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario