lunes, 26 de marzo de 2018

Zazpigarren Expogrow azoka irailaren iritsiko da Irunera

Noticia publicad en Bidasoko Hitza,el viernes día 23 de Marzo de 2018.

ZAZPIGARREN EXPOGROW AZOKA IRAILEAN IRITSIKO DA IRUNERA


Zazpigarrenez jarraian egingo dute azoka.
Irungo Ficoba erakustazokak zazpigarrenez jarraian jasoko du kalamuaren munduaren inguruko Expogrow azoka. Irailaren 14tik 16ra bitarte egingo dute eta azken sei edizioetan bezala, denetarik prestatu dute.
Lau pabiloietan banatuko dute azoka, ohiko kanpo aldeko eremuaz gain. Iazko edizioan bezalaxe, animazio jardunaldiak, Cannabis Box Forum-a, musika jaialdia edota gastronomia eta aisialdirako eremuak egongo dira. Horrez gain, Cannabis Cup lehiaketa ere egingo dute aurten. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, datozen asteetan informazio gehiago emango dute, eta esaterako, jaialdian oholtza gainera igoko diren taldeen izenen berri emango dute.
Iaz, 17.000 bisita izan zituen kalamuaren azokak, eta bisitariek 180 enpresa ezberdinek eskainitako produktuak ikusi eta erosteko aukera izan zuten. Ikusi iazko azokan HITZAk ateratako argazki galeria.

No hay comentarios: