PROZESIOEN ZORTZI PAUSU IKUSTEKO AUKERA ESKAINIKO DU JUNKALEKO PARROKIAK
Irungo Junkaleko Andre Mariaren Parrokiak erakusketa berezia antolatu du Aste Santurako. 2014tik, zaharkiturik dauden prozesioen pausuak zaharberritzen aritu dira, eta dagoeneko guztiak ikusteko aukera dago, parrokian bertan. Hilaren 30era bitarte zabalik izango da erakusketa, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Aurten erakutsiko dituzten pausuak ‘la Oracion de Jesus en el Huerto’, ‘Jesus atado a la columna’, ‘Jesus con la cruz a cuestas’, ‘Jesus crucificado’, ‘la Piedad’, ‘San Juan’, ‘Cristo yacente’ eta ‘Nuestra Señora de la Sociedad’ izango dira.
Erakusketaz gain, Junkaleko Andre Mariaren Parrokiak kultur eskaintza ezberdina eskainiko du datozen asteetan. Ondorengoa da egitaraua:
- Martxoaren 21ean, 17:30ean, Pasioaren Errepresentazioa egingo dute katekesiko haurrek.
- Martxoaren 24an, 20:00etan, G.B. Pargolesi-ko Stabat Mater-en Interpretazioa egingo dute Euskal Herriko Goi mailako Musika Kontserbatorioko kideek.
- Martxoaren 27an, Betiko Ametsa abesbatzak kontzertua eskainiko du, Junkal elizan bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario