viernes, 27 de abril de 2018

Herri Galdeketak Bermea jaso arren azken sinadura bilketa egingo dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 26 de Abril de 2018.

HERRI GALDEKETAK BERMEA JASO ARREN, AZKEN SINADURA BILKETA EGINGO DUTE


Joan den astean Santiago auzoan izan ziren.
Irungo Hartu Hitza plataformak dagoeneko azaroaren 18ko herri galdeketari babesa adierazteko herritarren bermea jaso du. 3.000 sinadura biltzea zen helburua, eta dagoeneko 3.302 bildu dituzte. Irungo herritarren %5ak baino gehiago sinatu du.
Herritarren bermea jaso arren, sinadura bilketaren azken txanpari ekingo diote, ahalik eta babes gehiena jasotzeko. Horrela, bihar (hilak 27), azken aldiz sinatzeko aukera izango da. Goizean zehar (11:00etatik 13:30tara) Anaka auzoan izango dira boluntarioak, eta plataformatik jakinarazi dutenez, Auntxa taldeak musika saioa eskainiko du, sinadura bilketa alaitzeko. Arratsaldean berriz, Artaleku kiroldegian jarriko dituzte sinatzeko mahaiak. Bidasoaren eta Anaitasunaren arteko neurketa baliatu nahi dute Hartu Hitzako kideek, eta adierazi dutenez, Bidasoa taldeak egitasmoarekin bat egin du.
Era berean, galdera adosteko prozesu parte hartzaileari ekingo diote asteburuan. Horretarako, datorren larunbatean (hilak 28), Palmera Montero gunean lehen bilera egingo dute. Herritar orori luzatu diote bertaratzeko deialdia, “prozesua ahalik eta partehartzaileena izan dadin”.

No hay comentarios: