SANTIAGOKO DEABRUEN HAMASEIGARREN PUZLE TXAPELKETA, MAIATZEAN
Datorren maiatzaren 13rako (igandea), familia arteko edota taldeko XVI. Puzzle Txapelketa antolatu du Irungo Santiago Deabruak kultur elkarteak.
Gutxienez bi lagun eta gehienez lau pertsonako taldeak osatzeko aukera izango da. Txapelketa Palmera Montero auzoko Zura Jatetxearen aurrean dagoen plazan egingo dute. Santiago Deabruak elkartetik jakinarazi dutenez, familia zein taldeko 10 euroko inskripzioa egin beharko dute, eta egunean berean ordaindu beharko da.
Izena emateko, 648 02 85 90 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek, edota helbide honetara idatzi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario