viernes, 27 de abril de 2018

Irungo herri galdeketa bermatzeko azken aukera

Noticia publicada en Angula Berria.info,el jueves día 26 de Abril de 2018.

Irungo herri galdeketa bermatzeko azken aukera

fotoAsteburu honetan irundarrek datorren 2018ko azaroaren 18an ospatuko den Irungo Herri Galdeketa babesteko Hartu Hitzak bere buruari ezarri zion epea bukatzen da.
Hala ere, aurreko astean helburua bete genuen, izan ere, aurreko astean egindako esfortzuak, 11 mahai 11 auzoetan jartzeak, fruituak jaso zituen. Horrela, behar genituen 3000 sinadurak gainditu eta 3302 lortu ditugu gaur arte, Irungo herritarren %5 baino gehiago izango litzatekeena.
Dena dela, prestatutako egutegia eta egunak beteko ditugu irundarren babes gehiago lortzeko asmoz. Horregatik, larunbat honetan, apirilaren 28an, azkeneko aldiz sinatzeko aukera egongo da.
Goizez Anaka auzoan kokatuko dira mahaiak 11:00etatik 13:30tara. Bertan Auntxa musika taldearen laguntza izango dute auzoari kolorea jarriz eta bizilagunak girotuz Hartu Hitzaren prozesua babesteko helburuarekin.
Arratsaldez mahaiak mugitu egingo dira eta Artaleku kiroldegian izango dira. Bidasoaren eta Anaitasunaren arteko eskubaloiko norgehiagoko baliatuz, bolondresak Bidasoako jarraitzaileen sinadura jasotzen saiatuko dira. Guzti hau klubarekin elkarlanean egingo da. Beste behin, Bidasoa Eskubaloi Taldeak Hartu Hitzarekin bat egiten du, eta prozesu guztian zehar eskeinitako laguntza eskertzen diegu.

Egun berean, Adosguneko bilera

Sinadura bilketaren prozesuaz gain, duela aste batzuk Irungo Herri Galdeketaren galdera adosteko prozesuari hasiera eman genion. Larunbatean, 10:15tan Palmera Montero Gunean prozesu honen lehen bilera ospatuko da eta bertan interesatuta dagoen pertsonak bere proposamena presentzialki egiteko aukera izango du. Prozesu hau guztiz parte hartzailea dela gogoratu beharra dago.

No hay comentarios: