jueves, 5 de abril de 2018

Lakaxitatik Irun Okupatzera Dator Jaion Indarberritua

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 4 de Abril de 2018.

LAKAXITATIK IRUN OKUPATZERA DATOR JAION INDARBERRITUA


jaion
Moskutik hasita, arratsaldean egingo dute kalejira musikatua.
Iazko geldialdiaren ondoren, aurten bada Jaion, Lakaxita gunearen jai aldarrikatzailea, berriz ere Irungo erdigune “gris eta ciudadanoa okupatzera” heldu dena. Hilaren 21ean izango da (larunbata), egun osoko egitarauarekin (behean dago). Indartsu berrartu dute ekitaldia.
“Autogestioak egingo gaitu aske”; baieztapen horrekin eman dio testuingurua Lakaxitak aurtengo Jaioni, “hitz batean, kolektiboki zein indibidualki gure bizitza proiektuen subirautza ebatsi zaigu, hau prekarizatuz kolpez kolpe. Bizitza onak merezi ditugu, eta kapitalismoaren dinamika autoritarioaren aurrean ergi dugu, autogestioak egingo gaitu aske”.
Hala, arratsaldean egingo duten kalejira musikatuaren bitartez, Colon pasealekuko “Inditex unibertsoari, banku espekulatzaileei, higiezin agentzia lotsagabeei eta guzti hauen erreinua defendatzen duten segurtasun indarrei, etxeko uzta” kontrajarriko diete, “duintasunez eta pozik bizi nahi dugulako, bizitza eremu guztietan”.
Hori dela eta, aurten, Jaion inoiz baino zabalagoa, pluralagoa izatea nahi dute, eta jendarte orokorrari —adin tarte guztietako irundarrak barne— bertan parte hartzeko eskatu diote, “defentsarik onena eraso on bat” dela iritzita.
Jarraian, hilaren 21eko egitaraua:
  • 12:00etan, Moskun, Pura cuina antzezlana.
  • 14:00etan, Peña kalean (Moskun) bazkaria (txartelak 12 euroan salgai Altzolan, Kabigorrin, Eskinan, Deporren, Amoñin eta Aian).
  • Ondoren, Irunabarreko kideekin, bertso poteoa.
  • 17:00etan, musikadun kamioiarekin egingo duten kalejira hasiko da Moskutik. Taldea: Fight The Power Kamioi System (Negu Gorriak taldearen bertsioak jotzen dituzte).
  • 20:00etan, Lakaxitan, kontzertuak: Sangre de Mono, On, Las Tuerkas eta Bide Bakarra.

No hay comentarios: