jueves, 5 de abril de 2018

Martxan da L-4 Linea Berria

Noticia publicada en Bidasoko Hitzas,el martes día 3 de Abril de 2018.

MARTXAN DA L-4 LINEA BERRIA



L-4 linea berriko autobusa.
Gaurtik aurrera, Irunbus-ek zerbitzu berria izango du. L-4 izeneko linea berria jada martxan da, eta udaletik adierazi dutenez, ibilbide “zirkularra” izango du. Autobus berria probatu dute goizean Jose Antonio Santano alkate eta Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak, hiriko zenbait auzo elkarteetako kideekin batera.
Fermin Calbeton geltokian izango du irteera eta etorrera L-4ak. Colon pasealekua, Anzaran, San Miguel, Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbidea, Olaberria, Urdanibia eta San Martzial kaleak zeharkatuko ditu autobus lineak. Ordu erdiko maiztasuna izango du zerbitzu berriak.
Astelehenetik ostiraletara, lehen autobosa 6:40an abiatuko da eta azkena berriz, 22:15ean.  Larunbateko lehena 7:15ean izango da eta azkena 22:15ean. Bestalde, igande eta jai egunetan, 7:45tik 21:45ak arte hiriko kaleak zeharkatuko ditu L-4 lineak.

No hay comentarios: