Langile publikoei balorazioak ordaintzea eskatzen du EH Bilduk
Gainontzeko alderdi politikoei gai honetan indarrak batzeko eta hain sentsiblea den gai hau politikoki ez erabiltzeko eskatu die
Irungo Udaleko langile publikoen lan balorazioen harira, EH Bilduk balorazio horiek ordaintzea eskatu egin dio gaur udal gobernuari. Ezagutzera eman duen prentsa ohar baten bitartez, honako hau azaldu du koalizioak:
“Azken egunotan argitara eman diren informazioak aintzat harturik, EH Bilduk langile publikoei zein oro har Irungo hiritarrei honako hau jakinarazi nahi die:
– EH Bilduk langile publikoen lan balorazioen inguruko akordioari dagokionez giza baliabideetako delegatuarekin izandako kontaktuetan, jakin du delegatuak altutzat jotzen zuen kopuruari aurre egiteko zailtasunak zeudela (akordioak milioi bat euro inguru suposatuko luke).
– EH Bildutik langileen ordezkariekin izandako bileretan, ordainketa hori lehenbailehen gauza dadin bide guztiak aztertuak izatea eskatuko zuela adierazi dugu. Horretarako, udal aurrekontuaren kreditu aldaketa aukera paregabea delakoan gaude, baina era berean, helburu horretara bideratuta dauden ekimen guztiak gure bozkekin babestuko ditugula berretsi nahi dugu.
– Jakin badakigu aurreko urte osoan zehar balorazioen gaian egindako lana mardula izandela, eta nola ez, aurreko udal gobernua hautsi baino lehen lortutako akordioa positibotzat jotzen dugu. Baina, ez dugu ahaztu nahi akordio honetara iristeko langile publikoen zein berauen ordezkarien lan eta malgutasuna sekulakoa izan dela. Hortaz, gure taldetik, lerro hauen bitartez, hau errekonozitu nahi dugu.
Gauzak horrela, Alderdi Sozialistari, pertsonalaren ardura hartu baino lehen adostuta zegoena bete egin behar duela gogorazi nahi diogu. Bide batez, ordainketa lehenbailehen egitea eskatzen diogu, bai arestian aipatutako formularekin bai beste edozein bide jorratuz. Laburbilduz, udal gobernu honi galdegiten diogu udal langile publikoei dagozkien lan eskubideak berma ditzala.
Azkenik, gainontzeko alderdi politikoei gai honetan indarrak batzeko eta hain sentsiblea den gai hau politikoki ez erabiltzeko eskatu nahi diegu. Finean, langileen kolektibo honek azken urteetan lan eskubideen esparruan pairatu dituzten murrizketak itzelak izan dira, eta ezin dugu ahaztu udal langileak direla udalaren dinamika aurrera eramaten dutenak”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario