jueves, 31 de mayo de 2018

Eskola Agenda 21en 3.500 Ikasle Irundarrek parte hartu dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 31 de Mayo de 2018.

ESKOLA AGENDA 21EN 3.500 IKASLE IRUNDARREK PARTE HARTU DUTE

eskola.agenda21

Irungo ikasleen talde bat, gaur, alkatearekin.
Eskola Agenda 21 egitasmoan Irungo ikastetxeetako 3.500 ikaslek parte hartu dute aurten. Gaia, zehatza: kontsumo arduratsua. Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko ordezkaritzak babesten du egitasmoa, eta gaur, ikasleek alkateari urtean zehar egindakoaren berri eman diote, udaletxean bertan.
Kontsumo arduratsuaren gaineko hainbat atal landu dituzte hiriko ikasleek, adinaren arabera era batera edo bestera. Atal horiek, bai ikastetxeetan zein hirian aplikatzeko landu dituzte, hortaz, gaur, udalean hiriari dagozkionak aipatu dituzte ikasleek. Eta dena, parte hartzearen bitartez.
Ikasleek gaur zinegotzien eserlekuetatik egindako eskaeretako batzuk, honakoak: ibilgailu elektrikoen erabilera susta dadila; kontsumo baxuko kale argiak jar daitezela; tokiko produktuen azoka babes dadila; kontratazio publikoetan ingurumen irizpidea kontuan har dadila.
Jose Antonio Santano alkateak erantzun die, besteak beste, aurki Irungo autobus publikoen L1 linean ibilgailu elektrikoak jarriko dituztela, eta LED erako argiak jartzen ari dela udala kaleko argiterian. Aldi berean, kontratu publikoetan klausula sozialak eta ingurumenekoak kontuan hartzen direla esan du Santanok.

No hay comentarios: