Alde Zaharra-San Juaneko bizilagunek aisialdiak ez duela bizilagunen atsedenerako eskubidearekin talka egin beharrik gogoratzen digute
Bizilagun, irundar eta bisitariak;
Beste urte batez gure auzoko kale eta plazetan San Pedro eta San Martzial jaietan murgildu garela nabari da.
Egun hauetan bereziki taupadaka dagoen hiriko bihotzeko bizilagunek, berriz ere gogoratu behar dizuegu irundar eta bisitariei, aisialdiak ez duela bizilagunen atsedenerako eskubidearekin talka egin beharrik, eta elementu publiko eta pribatuen errespetua ez dela dibertsioarekin bateraezina
Ostalariei eta Irungo udalari esfortzu txiki bat eskatzen diegu festetan ere mantendu behar diren gizalege eta elkarbizitza arauak bete eta betearazteko. Ez dugu nahi gure auzoa pixaleku publiko, kontrolik eta etenik gabeko festa, leku arriskutsu edo gatazkaleku, etab… bilakatzea. Adin guztietako irundar eta bisitariek goza ahal dezatela alaitasunez beterikoa toki seguru eta sano batetaz.
Alde Zaharra-San Juaneko bizilagunok pozez gaude gure kale eta plazak jendez, alaitasunez eta umore onez beteak ikustean, urtean zehar errepikatzen ez den egoera, baina irundar bezala, beste hiritarrek dituzten eskubide berak ditugu: atseden hartzea, kale eta plazen garbiketa, hiri-altzari,portal, fatxada, eskaparate etab-ekiko errespetua.
Auzokide eta irundar guztiei San Pedro eta San Marcial jai zoriontsuak opa dizkizuegu.
GORA SAN MARTZIAL!
GORA ALDE ZAHARRA-SAN JUAN!
GORA IRUN!
ALDE ZAHARRA-SAN JUAN AUZO ELKARTEA

No hay comentarios:
Publicar un comentario