jueves, 28 de junio de 2018

EMAN HEGALAK EUSKARARI ! Gurasoentzako erronka Elatzeta ikastetxean

Noticia publicada en Angula Berria.info,el lunes día 25 de Junio de 2018.

EMAN HEGALAK EUSKARARI ! Gurasoentzako erronka Elatzeta ikastetxean

Elatzeta ikastetxeko 200 bat gurasok euskara erabilera ohituren inguruko dinamika burutu dute azken bi asteetan.

Ekimenaren helburuak gurasoek euskararen erabileraren inguruko kontzientzia hartzea eta euren seme/alabentzako eredu izatearen beharra ikustea izan dira.

Bi txandetan zehar, aipatu gurasoek beste gurasoekiko eta eskola inguruan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu eta bete dute, bakoitzak bere gaitasunen arabera. Ondorioz, hiru konpromiso maila egon dira :
    - Txantxangorriak : euskaraz ondo dakiten gurasoek, elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta euskaraz ulertzen zutenekin hala jarraitu dute

    - Oiloak : euskaraz egiteko mugak dauzkaten gurasoek, elkarrizketa guztiak euskaraz hasi dituzte eta hala jarraitu euskaraz erantzuten zietenekin.

    - Pinguinoak : euskaraz ez dakiten gurasoek, gutxienez agurrak eta eguneroko hainbat esamolde euskaraz erabiltzeko konpromisoa hartu eta bete dute.
    
Ekimena arrakastatsua izan da, batez ere, euren seme/alabentzat eredu egokiak izan direlako eta hainbat hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko ere balio izan duelako.

No hay comentarios: