viernes, 22 de junio de 2018

Aurtengo Sanmartzialetan ere, Hiria Garbi

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 21 de Junio de 2018.

AURTENGO SANMARTZIALETAN ERE, HIRIA GARBI


Eizagirre, Laborda eta Zubitur.
Irungo Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirre, Bide Publiko saileko ordezkari Cristina Laborda eta Txingudiko Zerbitzuak-en kudeatzaile Leire Zubiturrek datozen sanmartzialetan egingo dituzten lanen berri eman dute. Jaietan hiria garbiago mantentzeko asmoz, %22,16ko igoera izan du 2018ko aurrekontuak.
Iazko jaietan, %7,8 zabor gehiago jaso zutela adierazi dute Txinzer-etik, eta aurten, birziklatzeari bultzada eman nahi izan diotela. Horretarako, gaikako bilketa egiteko aukera emango dute. Urdanibia plazako txosnetan gaikako bilketa egiteko ontziak jarriko dituzte eta San Juan plazan, Colon pasealekuan, Luis Mariano plazan, kasino inguruan, Gipuzkoa etorbidean, Zabaltza plazan, Txanaleta plazan eta Junkal kalean birziklatzeko puntuak eskuragarri izango dira.
2018ko birziklapen datuak hobetzeko asmoz,  berrerabiltzeko edalontziak bueltatuko dira. Iaz, edalontzien %87a berreskuratu zituzten. Aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietarako, orotara, 24.000 edalontzi eskuragarri jarriko dituzte. ‘Onda pasa! Festa garbi on bat opa dizuegu’ izango da datozen egunotan erabiliko duten leloa.

No hay comentarios: