IRUNGO JAIETAKO ATRAKZIOAK, UZTAILAREN 3RA ARTE MARTXAN
Irungo Udalak, San Pedro eta San Martzial jaien harira emandako xehetasunen artean, Ficoban jarriko diren atrakzioen (karruselak) gaineko informazioa eman du. Hala, horiek hilaren 16tik jarrita daude, eta uztailaren 3ra arte izango dira martxan. Egunero 10:00etan hasiko dira martxan karruselak, eta egunaren arabera, 00:00ak arte edo 04:00ak arte izango dira erabiltzeko prest. Hori bai, musika, egun guztietan 00:00etan kenduko dute.
- Prezioen berri ere eman du udalak. Honakoak dira:
- Haurrentzako atrakzioak: gehienezko prezioa 2,70 euro pertsonako eta bidaiko (6 bidaiko bonoa, 12,50 euro).
- Helduentzako atrakzioak: gehienezko prezioa 3,50 euro pertsonako eta bidaiko.
- Atrakzio berria (berezia da): pertsona eta bidai bakoitzeko 4,50 euro.
- Prezio merkeko egunak: uztailaren 2an eta 3an 1,50 euroan eros daitezke txartelak (pertsonako eta bidaiko) eta atrakzio bereziaren prezioa egun horietan 2 eurokoa izango da.
Luis Marianoko saltokiak
Jaiak hasi (bihar) eta uztailaren 1era arte 14 postu (etxola modukoak) egongo dira jarrita Luis Marianon, artisautza, jostailu eta fruitu lehor produktuekin. 10:00etan zabalduko dituzte, eta egunaren arabera, 00:00etan edo 04:00etan itxi.

No hay comentarios:
Publicar un comentario