Irungo EH Bildu San Martzialetako jaien inguruan
Irungo jaietan murgilduta gaudela eta, EH Bilduk jai zoriontsu eta alaiak opa nahi dizkie bai irundar guztioi zein bisitan etorriko den orori. Eta aukera aprobetxatuz bere hausnarketa propioa plazaratu nahi du.
Aurten ere bi errealitaterekin topo egingo dugu. Udal gobernuak aldarrikatzen duen errealitate birtuala, eta benetan ematen dena. Anomalia horren baitan, ikusten dugu alarde bat non arraza eta erlijio desberdineko gizonezkoak ikusteko aukera baldin badago, berriz emakumeen parte hartzea tabu bihurtu den.
Beraz, jaiak ez dira lasaiak, dibertigarriak eta giro onekoak batzuek dioten moduan, errealitate birtual eta interesatu horretan.
Jaiek, gizarteak berak egiten duen bezala, eboluzionatu behar dute, garai berrietara egokituz. Eta eboluzio logiko horren isla dugu alarde parekidea, jenero berdintasunean oinarritutakoa.
Eta berdintasun hori aldarrikatuz, Irungo EH Blduk eginiko proposamen bati esker, ekainak 28an, udalaren balkoi nagusitik LGTB kolektiboari merezi duen aitortza egingo zaio, haien ikurra bertan zintzilikaturik egongo baita.
Beraz, Irungo EH Bildun, eraso sexistarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jai alaietan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu irundar guztioi, alarde parekideaz gozatuz.
Irungo EH Bildu

No hay comentarios:
Publicar un comentario