SANMARTZIALETAKO PIEZA GUZTIAK ONDO JARRI DITUZTE
Santiagoko Deabruak Kultur Elkartearen bikotekako puzzle txapelketa klasiko bihurtzen ari da sanmartzialetan. Larunbatean egin zuten Irun Hiria Puzzle Txapelketaren XIII. ekitaldia. Haur, gazte eta helduentzat izan zen sanmartzialetako piezak egoki kokatzeko lehia. Eta ondo pasatzeaz gain, ikuskizun ederra eman zuten partaideek.
Honakoak dira, mailaz maila, onen izan zirenak:
Lehen kategoria (8-11 adin tarteko bikoteak).
- Lehenak: Aitana Rodriguez eta Nahia Chico.
- Bigarrenak: Araia Emazabel eta Ipar Emazabel.
- Hirugarrenak: Izaro Fernandez eta Nahia Urresti.
Bigarren kategoria (12-16 adin tartekoak).
- Lehenak: Aroa Hoff eta Sara Martinez.
- Bigarrenak: Jaremin Mejia eta Olaia Martinez.
- Hirugarrenak: Anne Diez eta Alazne Bermudez.
Hirugarren kategoria (17 urtetik gorakoak).
- Lehenak: Javi Martinez eta Noelia Toledo.
- Bigarrenak: Lorena Diez eta Julen Perez.
- Hirugarrenak: Irene Martinez eta Carmen Garate.
Sanmartzialetako egunez eguneko egitaraua ikusteko, sartu hona: Sanmartzialak egitaraua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario