UDAL EUSKALTEGIAN MATRIKULATZEKO AUKERA, IRAILAREN 17RA BITARTE
Irungo Udaletik jakinarazi berri dutenez, Udal Euskaltegia motorrak berotzen hasi da. 2018-2019 ikasturteko matrikulazioa irailaren 3an zabalduko dute, eta irailaren 17ra arte izena emateko aukera izango da.
“Euskalduntze maila guztiak eskaintzeaz gain, HABEren maila azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak eskaintzen ditu Udal Euskaltegiak”, adierazi du Monica Martinez ordezkariak. Ikastaroak irailaren 26an hasiko dituzte eta ekainaren 21ean emango diote amaiera kurtsoari. 1.5, 2, 3 edo 4 orduko ikastaroak eskainiko dituzte, astean 2, 3 edo 4 egunetan.Ikastaroaren prezioa ordutegiaren araberakoa da, baina Euskara sailetik diotenez, asistentzia ona duten ikasleek beka ezberdinak eskuratzeko aukera izango dute (prezioaren %100a jaso dezakete).
Era berean, irailaren 26tik abenduaren 21era Lannahi programa abiaraziko dute, langabezia egoeran dauden ikasleei edo gehienez %50eko lanaldia duten ikasleei bideratutakoa. Hala, euskara ikasteko aukera eskainiko dute.
Euskaltegiko ikastaroetan zein Lannahi programan parte hartzeko interesdunek, Irun Txartela edo Nortasun Agiria baliatuz Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eman beharko dute izena. Horrez gain, udalaren webguneaninformazio guztia jasotzeaz gain, ikastaroetan apunta daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario