Grafitiaren historiaren inguruan hitzaldi bat antolatu da Irunen
Martxoaren 22an izango da Amaia Kultur Zentroan 19:00etan eta sarrera dohainik izango da
Kultura arloak jakinarazi du martxoaren 22an Marrazketa eta Pintura Akademiak hitzaldi bat antolatu duela grafitiaren inguruan, eta akademiako irakasleek emango dutela. Sarrera dohainik izango duen jarduera hau Amaia Kultur Zentroan izango da 19:00etan, eta nazioartean erreferentzia den Kashink grafiti egilearen lanera hurbiltzeko ere izango da.
Hitzaldiak ibilbide bat egingo du grafitiaren historian barrena, Erromatar Inperioaren garaian lehenengo ezagutu zirenetatik hasi, hirurogeita hamargarren hamarkadan New Yorken jaiotako grafiti egilerik ezagun eta herrikoienenetik segi, eta artearen lurraldera zabaltzen den “posgrafiti” delakoarekin amaituz. Bidaia txiki hau ilustratzeko argazkiak Akademiako irakasle Xabier Arribasen bilduma partikularrekoak dira.
Kashink
Hurbilketa horren ondoren, hitzaldia nazioartean oso ezaguna den Kashink grafiti egilearen lana sakonduko du. Bere lanaren berri emango da eta Xabier Arribasek egindako “Kashink Irunen” izeneko ikus-etzunezkoa ikusiko dugu; bertan Irunen egin zituen eta kalean ikusi ahal izan diren lanetako batzuk jasotzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario