Gaur ireki da udal haur eskolan
matrikulatzeko epea
Izena emateko epea apirilaren 12ra arte irekita egongo da eta HAZen edo
webaren bidez egin ahalko da sinadura elektronikoarekin
Irungo Udaleko Hezkuntza departamentuak jakinarazi du 2018/19 ikasturterako aurrematrikula epea astelehenean ireki dela (apirilak 1). 2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurrak dituzten familia unitateek eskaera egin ahalko dute HAZ Herritarra Atenditzeko Zerbitzuan eta, aurreko urtean bezala, www.irun.org web orriaren bidez. Horretarako, eskatzaileak sinadura elektroniko bat eduki beharko du. (2019 urteko kasuan maiatzaren 31ra arte jaiotakoentzat bakarrik).
Geroago, data jakin batzuetan behin behineko zerrendak argitaratuko dira, horren ondoren eskatzaileek egoki irizten dituzten alegazioak aurkeztu ahalko dituzte eta geroago, behin betiko zerrendak aterako dira, eta azken hauek zehaztuko dute zein ikaslek jasoko duten zerbitzua eta zeintzuk geratuko diren itxarote-zerrendan. Epea ekainaren 4ra arte luzatuko da 2018ko azaroaren 1etik jaiotakoentzat.
Aplikatuko diren baremoak aurreko deialdietan aplikatu direnak izango dira: Familia Unitatearen diru-sarrerak, anai-arrebaren bat baduten, gurasoen lan egoera, guraso bakarreko familiak diren eta Familia Unitatean minusbaliaturen bat dagoen. Baremo horiek bakarrik aplikatuko dira eskabideen kopurua gela bakoitzean erabilgarri dauden plazak baino handiagoa bada.
Adierazi behar da Udaleko Haur Eskolak 77 plazako edukiera duela Informazio guztia (oinarriak, inprimakiak, etab.), www.irun.org helbidean eta 010 telefonoan (943 50 51 52 Irundik kanpo deituz gero).
Ate irekiko jardunaldia
Monica Martinez Hezkuntza ordezkariak hau gogoratu du: “aurreko deialdietan bezala, matrikula egiteko interesa duten familiek, nahi badute, udaleko haur eskolan egun hauetan antolatzen den ate irekiko jardunaldira joan ahalko dira instalazioak ikusteko eta izan litezkeen zalantzak galdetzeko hezitzaileei”. Aurten, hitzordua apirilaren 3an da, 16:30etan. Horrela, zerbitzua ezagutu nahi duten familiek instalazioak eta pertsonala ikusi ahalko dituzte, eta lehen eskuko informazioa jaso ahalko dute zentroari buruz eta bakoitzak eduki litzakeen zalantzak argitu ahal izango dira. Instalazio hau Bertsolari Uztapide kaleko 1. zenbakian dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario