martes, 2 de abril de 2019

Hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Irungo PSE-EEk

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el lunes día 1 de Abril de 2019.

Hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Irungo PSE-EEk

Hiriak duen pluraltasuna islatzen duen zerrenda osatu dutela adierazi du Jose Antonio Santano zerrendaburuak, esperientzia eta gaztetasuna uztartuz.
Txanaleta parkean egin zuten aurkezpena.
Txanaleta plazan, “Irunentzat etorkizunerako nahi dugun iraultzaren epizentroan” aurkeztu zuen Irungo PSE-EEk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaien zerrenda. Jose Antonio Santano egungo alkate eta zerrendaburua arduratu zen zerrendan izango dituen kideak aurkezteaz, “pasioa dut egiten dudanagatik, nire hiriagatik. Eta pasio berbera duten talde batekin egingo dut hori, Irunen alde ideiak eta lana batuko dituztenak”.
Bideo baten bidez, sozialistek Irunerako dituzten asmoen berri eman zuten. Santanok, bideoa bukatuta, esan zuen Irunetaz “oso harro” dagoela, eta hobetzen jarraitu nahi dutela, “lau ertzetatik sentitzen dugu Irun, liluratzen gaitu, pasioz bizi dugu”. 24 kideko zerrenda aurkeztu zuen jarraian, esanaz, esperientzia eta gaztetasuna uztartuta daudela bertan, “hiriaren pluraltasuna islatzen du zerrendak, hiria ulertzeko ikuspegi ezberdineko jendea dago, belaunaldien nahasketa dago, eta hiriko auzo bakoitza bizi dute. Gure hiria aberasten eta ezberdin egiten dutenek osatzen dute ere gure zerrenda”.
Santanok adierazi zuen, 2015eko hauteskundeekin alderatuz, lehen 13 postuetan bost berritasun daudela, eta hiru independente. Berritasunak 5, 8, 9 11 eta 13 postuetan daude.
Honakoa da zerrenda osoa:
  • 1. Jose Antonio Santano.
  • 2. Cristina Laborda.
  • 3. Miguel Angel Paez.
  • 4. Juncal Eizagirre (independentea).
  • 5. Borja Olazabal (independentea).
  • 6. Monica Martinez.
  • 7. Sergio Corchon.
  • 8. Rebeca Gonzalez.
  • 9. Jon Ugarte.
  • 10. Marisol Gomez.
  • 11 Sergio Javier (independentea).
  • 12. Tina Gaztelumendi.
  • 13. Juan Segador.
  • 14. Marimar Fernandez.
  • 15. Iñaki Pereda.
  • 16. Tatiana Naranjo.
  • 17. Jose Anselmo Muñoz.
  • 18. Juani Albolea.
  • 19. Felipe Javier.
  • 20. Carmina Ruiz.
  • 21. Jose Luis Fernandez.
  • 22. Paquita Garcia.
  • 23. Vicente Ruiz.
  • 24. Jesus Camara.
  • 25. Adela Mitxelena.
Behin zerrenda aurkeztuta, zerrendakideek hitz egin zuten. 25.ena den Adela Mitxelenaren arabera, harro dago zerrendako kide izateaz. Mitxelenak Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen zuzendaritzan lan egin zuen, Maixabel Lasarekin batera.
Zerrendako bosgarren Borja Olazabal kazetariak ere hartu zuen hitza: “Batek Iruni buruz galdetzen duenean ea hiria zergatik dagoen gero eta hobeto, horren erantzuna da hiria hainbeste sentitzen dugula, hobetzea besterik ez dugula nahi”.
Ekitaldia bukatzeko Miguel Angel Paezek ere hitz egin zuen. Alkateak eta zerrendaburu denak egindako lana balioan jarri nahi izan zuen, eta nabarmendu zuen esku artean duten egitasmoa “etorkizun baikorra izateko” baliagarri izango dela, “ideia argi eta berriekin. Irunen alde lan egitea eta emozionatzea pribilegioa da, eta egindako lanaz harro gaude, zintzo lan egin dugulako, esku garbiekin eta beti elkarrizketari begira”.

No hay comentarios: