martes, 2 de abril de 2019

Irungo EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 1 de Abril de 2019.

Irungo EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du

Irun hobetzeko ilusioa duen eta irundar guztien alde lan egiteko prest dagoen zerrenda dela azaldu dute atzoko aurkezpenean.
Zerredan lehen postuetan doazenak.
Jokin Melida zerrendaburu izendatu ostean, Irungo EH Bilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu du. Atzo, igandea, egin zuten aurkezpena San Juan plazan. Melidak hautagai taldearen sarrerako bezala honakoa esan zuen: “Irungo txoko guztietako pertsonak, Behobiatik Landetxaraino, Belasko Eneatik pasata osatzen dugu zerrenda hau. Pertsona konprometituek osatzen dute, horien artean ikasleak, sindikalistak, pentsionistak, harrera sareko kideak, presoen aldeko mugimendukoak, euskalgintzakoak, irakasleak, taxistak, hezitzaileak, kazetariak, langileak orokorrean”. Bi hitzetan laburbildu zuen lantaldearen sentimendua Melidak: “Ilusioa eta konpromisoa. Irun hobetzeko ilusioa, irundar guztien alde lan egiteko konpromisoa”.
Taldearekin freskotasuna, gaztetasuna, esperientzia eta aniztasuna uztartu nahi direla esan zuen alkategaiak, “Irun maitatzeko 62.000 modu daudelako, eta ez batzuek patrimonializatu nahi duten bakarra”. Hala, EH Bilduren ustez, azken urteetan Irunek okerrera egin du, eta herritarrek behar handiak dituztela ziurtatzeaz gain, horiekin hitz egin dutenean “etsipen puntu bat” sumatu dutela adierazi dute. Kontrara, koalizioak jaso du irundarrrek ez dutela etsiko, “etsipenetik ilusiora pasatu behar dugu, Irun hiri bizia izan behar da”. Eta bizitasun horren adibidetzat Martxoaren 8ko, Maiatzaren 1eko, pentsiodunen edo Harrera Sarearen mobilizazioak aintzat hartu dituzte. “Ezin dugu ahaztu ere erabakitzeko eskubidearen alde Irunek mobilizatu zituen ia 5.000 lagun horiek”, zehaztu dute.
Zerrendan bigarren den Oihana Brionesek ere hitza hartu zuen ekitaldian. Bere parte hartzearekin bere bizitza egituratu duten bi zutabe partekatu nahi dituela adierazi zuen: “Behar gehien dutenekin dudan esperientzia profesionala eta militantzia feministan bizi dudan guztia. Mende berri honetan, gero eta argiago, feminismoak gazteetan amestu genuen hura dela erakusten digu: dena goitik behera alda dezakeen mugimendua. ‘Bizitza erdigunean’ oihukatzen duten emakumeez beteriko kaleek sistema ekonomiko, sozial eta politikoa eraldatu beharra dagoela erakusten dute”.
Zerrendako hirugarren Ane Unanuerenzat EH Bilduren proiektuak “gizartean izan behar duten funtsezko lekua” aitortzen die gazteei: “Etorkizuna zalantzaz beterik duen belaunaldiaren parte naiz; lan prekarietatea normaltzat jotzen duen belaunaldiarena; ustelkeria edonon dagoenaren ideia barneratu duena; besteak beste, politikarekiko izugarrizko desafekzioa sentitzen duen belaunaldiarena”. Horren aurrean, gauzak aldatzeko “saiatu besterik ez” dela egin behar adierazi zuen, “gaztediaren indarrean sinisten dut”.
Honakoa da, lehenetik azkenera, EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrenda:
  • 1. Jokin Melida. 42 urte ditu, gizarte hezitzailea da eta euskaltegiko irakaslea ere izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztedia arloko zuzendaria izan zen. 2012 tik Irungo zinegotzia, eta 2016 urtetik Irungo EH Bilduko udal bozeramailea.
  • 2. Oihana Briones. 44 urte ditu. Psikologian lizentziatuta dago. Delegatu sindikala izan da eta feminismoan ere lan egin du Bidasoaldeko Emakumeak taldean eta Bilgune Feministan.
  • 3. Ane Unanue. 24 urte ditu. Zuzenbidean graduatua dago eta abokatutza masterra dauka.
  • 4. Joxe Cayetano Diez. 61 urte ditu, Biologoa da eta Oiartzungo Elizalde BHIko irakaslea eta zuzendaritzako kidea. 2016 urtetik Irungo EH Bilduko zinegotzia.
  • 5. Dani Berasategi. 51 urte ditu, Oiartzungo udaleko funtzionarioa da. 2016 urtetik Irungo EH Bilduko zinegotzia.
  • 6. Leticia Bermejo. 31 urte ditu. Berdintasun teknikaria da, kazetaritza eta berdintasunean masterra dauka. Irungo Bilgune Feministako kidea da.
  • 7. Xabier Martinez de Antoñana. 24 urte ditu. Kazetaria eta saskibaloiko harrobiko taldeko entrenatzailea da. Irungo Gure Esku Dago-ren kidea da eta Hartu Hitza Irungo herri galdeketaren plataformako bozeramailea izan zen.
  • 8. Leire Zendoia,
  • 9. Naiara Villaba.
  • 10. Silvestre Balerdi.
  • 11. Aimar Guzón.
  • 12. Bakarne Antzin.
  • 13. Juan Carlos Martinez.
  • 14. Arantza Estivariz.
  • 15. Felix Solis.
  • 16. Iñigo Peña.
  • 17. Olaia Casas.
  • 18. Eli Aragon.
  • 19. Batti Escudero.
  • 20. Idoia Zubeldia.
  • 21. Joseba Ruiz.
  • 22. Enara Zubeldia.
  • 23. Iñaki Gaztelumendi.
  • 24. Gurutze Aizpurua.
  • 25. Koldo Salinas.
Ordezkoak
  • 1. Lohitzune Txarola.
  • 2. Dani Hernandez.
  • 3. Juan Mari Unanue.

No hay comentarios: