Alkateaz gain, PSE-EEren taldeko bederatzi zinegotzietatik zazpik hartuko dute sail ezberdinen ordezkaritza.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok datozen lau urteetan udal gobernu berria osatuko duten ordezkariak izendatu ditu. Alkateaz gain, PSE-EEren taldeko bederatzi zinegotzietatik zazpik hartuko dute sail ezberdinen ordezkaritza.
Hala, Miguel Angel Paez Ekonomia, Ogasun eta Hirigintza saileko ordezkari izango da; Cristina Laborda Gizarte Ongizate, Obra eta Bide Publiko eta Udaltzaingo sailekoa; Juncal Eizaguirre Kultura eta Hiri Bultzadako sailekoa; Borja Olazabal Kirol, Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko sailekoa; Monica Martinez Informazioaren Gizartea, Hiritar Parte Hartzea eta Euskara sailekoa; Jon Ugarte Etxebizitza, Bide Publiko eta Hirigintza Diziplina sailekoa eta Rebeca Gonzalez Hezkuntza, Gazteria, Balioak eta Kontsumo sailekoa izango da.
“Udal Gobernuaren lehen konfigurazio hau zehazten eta estutzen joango da datozen hilabeteetan. Datozen hilabeteetan ere bestelako talde politikoekin eta gure artean hausnarketa egiteko asmoa dugu, zenbait sail eta ardura berrantolatzeko”, adierazi du alkateak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario