#G7EZ Hiru egun hasi dira eztabaidatzeko eta alternatibak sortzeko

Macronek konbidatua etorriko diren sei presidente horiek Trump, Merkel, Salvini eta beste guztiak mundu osorako erabaki nahi dute. Ilegitimoa eta antidemokratikoa da. Ez duelako ez Herrien, ez Estatuen ez jendartearen iritzia eta parte hartzea kontutan hartzen. Milaka milioiko pertsonen gainean erabaki nahi dute eta hori haien interes ekonomiko eta politikoa mantentzeko!
Arduragabea da. Krisi orokor eta sistemiko baten aurrean gaude. Ingurumena eta bizitza arriskuan, eskubide zibil eta politikoen galera, krisi humanitarioa, G7-ak ez ditu arazo hauek konpontzen ezta ere konponduko ; alderantziz sua ematen die. Arduragabeak. Gu hemen gaude Demokrazia eta justizia sozialen alde. Bizitzak arduratzen gaituelako.
Mundua arriskuan dagoelako. Jendarteak eskatzen digulako. Gure herriei eta mundu osoari alternatibak eskaini nahi diegulako. Hobeto bizi nahi dugulako.

Aberastasuna estrategian eta lan moldeetan. Aberastasuna, helburuetan eta lantzen ditugun gaietan, interesatzen zaizkigun gaietan. Aberastasuna, talde txiki eta handiak. Txikietatik handietara. Talde politiko, sindikalak, GobernuzKanpoko Erakundeak, eta gehiengo soziala. Aldaketa sozialaren aldeko espektro militante zabal eta aberatsa. Eraldaketa sozialaren aldeko gehiengo sozial eta militantea. Aberastasun hau parean ditugun erronkei aurre egiteko baldintzak sortzen ditu. Baldintzak eraikitzen ditu. Handiak direlako oso parean ditugun erronkak : krisi ekologikoa , etorkinak, feminizidioa...
Eta hemen erronka hauei ekiteko esperientziak trukatuko ditugu, hausnarketak partekatuko ditugu, begiratuko gara. Eta batera egingo dugu gehiengo sozialarekin, ... jendartearen %99a. Herriari hitza emango diogu, ikusezin egin dituzten horiei Horregatik :
Erabaki dugu proposatzen ditugun espazioetan ez dugula onartuko jarrera sexistarik, inolako erasorik, jarrera xenofoborik, matxismoa, bazterkeriarik eta dominazio harremanik. Hartara eraso sexista eta sexualen aurkako protokolo feminista adostu dugu. Dei bat zabaltzen dugu azpiratuak direnak oro beraien ahotsa entzunaraz dezaten. Gehiengo sozialak hitza adierazteko aukera ukan dezan eta lortu dugun aniztasuna zaintzeko jarduera kontsentsua adostu dugu. Ekimen zabal eta herrikoia izan dadin,jarduera ez bortitz eta baketsuak lehenetsiko ditugu. Erabakimenez, arrazoia gure alde dugulako.
Hartara hiru hitzordu nagusi proposatzen ditugu :
Jardunaldiak, espazio ezberdinetan: Ficoba, Hendaiako zinema, eskola, aste inter-galaktikoa, gazte gunea.
Abuztuaren 24an manifestaldi herrikoi eta familiarra.
Abuztuaren 25an euskal kostaldearen setio egoera salatzeko elkarretaratzeak.
Eta guzti hau aurrera ateratzeko gisan, akanpalekua eta bestelako azpiegiturak eskainiko dira.
Irudi gehiago: https://flic.kr/s/aHsmGimDrP
No hay comentarios:
Publicar un comentario