Hegobus Txik Txak sare berriaren parte izango da
Sare modernizatua jarriko du martxan Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuak eta marka bakar batera bilduko ditu, Txik Txak marka hain zuzen ere, Hegobus, Chronoplus, 64 Garraioak eta Kintoa Mugi zerbitzuak
Sare modernizatua jarriko du martxan Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuak eta marka bakar batera bilduko ditu, Txik Txak marka hain zuzen ere, Hegobus, Chronoplus, 64 Garraioak eta Kintoa Mugi zerbitzuak.
Asmoa talde garraioen erabiltzaileei eskaintza ulergarriagoa egitea da eta orain arte baliatu dituzten mugitze moldeak alda ditzaten bultzatzea.
Hendaian aldatuko dena:
– Hegobus sareko lineen zenbakiak,31. Linea Hendaiako Zahar Etxea – Irun San Juan plaza.
– 33. Linea Hendaiako hondartza handia-Irun Behobia.
– 35. Linea Hendaiako hondartza handia-Hendaia Autoportua.
– 37. Linea Hendaiako Gaztelu Zaharra-Biriatuko hiribarnea.
– 39. Linea Hendaiako Water Sport Center-Donibane Lohizuneko autobus geltokia.
– Ordutegien bi aldi urtean. Ordutegi fitxak 2019ko irailaren 2tik 2020ko uztailaren 4 arte dira baliagarri.
– Hiri barneko lineak (31, 33 eta 35) egunero ibiliko dira, baita besta egunetan ere, urte osoan zehar.
– 39. Linea (lehengo 6. linea) Hendaiatik Donibane Lohizunera joanen da urte osoan zehar eta ez udan soilik.
– 816 Linea Txik Txak sareko 3. Linea Car Express bilakatzen da. Hegoaldean dabil eta, hartara, Hegobus sarearen osagarri izanen da. 3. Linea Hendaiatik Baionara doa, Donibane Lohizunen barna. Linea horretan tarifa berriak ezarriko dira, Hegobus eta Chronoplus sareekin loturiko ibilbideak egiteko.

Linea eta ordutegi berriak ezagutzeko, Hegobus webgunea kontsulta daiteke. Eskuorriak udaletxean eta turismo bulegoan izango dira egunotan eskuragarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario