Hiri altzariak margotzeko kanpaina
Aurten, 100.000 euro inguru erabiliko dira mantentze-kanpaina hauetan
Hiri-mantentze arloak hiriko hiri-altzariak margotzeko eta mantentzeko kanpaina bati ekin dio aste honetan.
“Aste hauetan, mantentze-kanpaina handi bat egingo da, eta hiri-altzariak margotuko dira hiriko leku askotan. Garrantzitsua da egoera onean mantentzea dauzkagun altzari publikoak; horrela gertatzen da eserlekuak ordeztu edo konponduta, haur-jolastokiak berrituta edo errepideak asfaltatuta ere”, azaldu du Jon Ugarte ordezkariak.
Bi kontratuk osatzen dute orain martxan dagoen kanpaina; bata 60.000 eurokoa da, eta, bigarrena, 36.000 eurokoa.
Bi lote dira. I. lotean, barandak, bolardoak (2.565 unitate) eta eserlekuak (420 unitate) margotzea lehenetsiko da. II. lotean, batez ere fundizioko farolak margotuko dira (1085 unitate), 3,60 metroraino, eta Alfonsino modelokoak (140 unitate). Gainera, argiteriako armairuen ateen egoera begiratuko da, eta 83 margotuko dira, barietate guztietakoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario