Euskaraldiaren bigarren edizioak hiriko entitateen parte-hartzea bilatuko du
Ekimena 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko da Euskal Herri mailan | Udal Euskara arloak saio informatibo bat burutuko du datorren urriaren 10ean, Kike Amonarriz soziolinguista eta aurkezlearen eskutik
Urte bat baino pixkat gehiago falta da, baina dagoeneko Euskaraldiaren bigarren edizioa motorrak berotzen ari da. Herri ekimenak eta Udalak antolatuko dute, berriz ere, Irungo Euskaraldia. Izan ere, 2020ko edizioko protagonista nagusiak «hiriko entitateak izango dira», azaldu zuen Mónica Martínez Euskara arloko ordezkariak.
Bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da. Aurreko Euskaraldia hamaika egunez luzatu zen eta datorren urtekoak hamabost egun iraungo ditu. Helburua, hori bai, mantentzen da: «irundarren hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial bat egitea», gogoratu zuen Iban Eguzkitza Euskara zuzendariak.
Iazko Euskaraldian ezarri ziren rolak ere berdinak izango dira: alde batetik ahobiziak, euskara ondo dakitenak; eta bestetik belarriprestak, hizkuntza ulertzen dutenak guztiz ez menperatu arren. Ahobiziek euskaraz egingo diete ulertzen duten guztiei, eta ezezagunekin ere lehenengo hitza euskaraz izango da. Belarriprestek, berriz, beraiekin euskaraz egitera gonbidatuko dute hizkuntzaren ezaguera hobetu ahal izateko, baina nahi duten hizkun-tzan erantzungo dute.
Bigarren edizio honen berritasun nabarmenena ariguneak izango dira, Euskaraldia «kolektiboagoa» egiteko sortuko direnak. Talde hauek hiriko entitateei zuzenduko dira: «enpresa, elkarte edo edozein kolektibok izena eman dezake», azaldu zuen Iban Eguzki-tzak. Gune horietan «euskeraz egitea» bideratuko da. Bitarikoak izan ahalko dira: barne ariguneak entitate bakoitzeko kideek (adibidez, enpresa bateko langileek) osatutako talde itxiak izango dira. Kanpo ariguneak, ordea, antolakunde barruko zein antolakundetik kanpoko pertsonek osatutako talde irekiak izango dira: adibidez, euskaraz hitz egin ezin duten baina uler-tzen duten denda bateko arduradunek beren denda Euskaraldian parte hartu nahi duten pertsonen topaleku izatea erabaki ahalko dute. Laster jakinaraziko da noiz eta nola eman izena arigunetan parte har-tzeko.
Giroa berotzeko, Euskara arloak saio informatibo bat antolatu du: urriaren 10ean izango da, 18:30ean Palmera Montero Guneko bigarren aretoan. Kike Amonarriz soziolinguista eta aurkezle ezagunak gidatuko du saioa, «hitzaldi dinamizatu» baten formatua izango duena. Solasaldi modura burutuko da, ikus-entzuleek parte hartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario