Parte-hartzaileen %26ak euskararen erabilera indartu zuen
Iban Eguzkitzak 2018ko Euskaraldiaren zenbait datu eskaini zituen. «Inpaktoa neurtzeko azterketa bat egin dugu», hiru galdeketen bidez. «Bat Euskaraldiaren aurretik, beste bat ekimena bukatu bezain pronto eta azkena hiru hilabetetara». 308 pertsonei egin zitzaien galdeketa; hau, da, Euskaraldian parte hartu zutenen %10ari.
Lehenengo edizioan Irunen dauden parte-hartzaile poten-tzialen %13ak eman zuen izena. «Parte-hartzaile potentzialak Irungo euskaldunak eta euskaldun pasiboak dira», hizkuntza ulertzen dutenak. Ahobizi eta belarripresten %62 emakumeak ziren. «Adin tarte nagusia 40 eta 64 bitartekoa izan zen, naiz eta 25 eta 39koa gertu izan», zehaztu zuen Euskara arloko zuzendariak. Dena den, parte-hartzaileen adin tarteak «nahiko orekatuak» izan ziren Irunen kasuan. Euskal Herriko beste tokietan gertatu zen bezala, ahobiziak belarriprestak baino «dexente gehiago» izan ziren: %70 eta %30, hurrenez hurren.
Irungo parte-hartzaileen %26ak «beraien hizkuntz ohiturak aldatu zituen», euskararen erabilera indartuz. Portzentai handienak, %61a, Euskaraldia baino lehen zituen hizkuntza ohiturak mantendu zituen.
Galdeketak euskararen erabilera zein esparrutan igo zen aztertu du ere: batez ere lagun arteko ohiko harremanetan (%26) eta ezezagunei lehenengo aldiz hitz egiterakoan (%26).
No hay comentarios:
Publicar un comentario