Bilkura San Juan Plazan izango da. / Martin Tellechea
Datorren astelehenean, irailak 30, pentsionisten bilkura egingo da San Juan Plazan, 12:00tan, ohitura den bezala.
Munduko Nagusien Eguneko bezpera denez, komunikatu berezi bat irakurriko da eta ingurutik manifestapena burutuko da.
Urriak 16an Madrilen, Diputatuen Kongresuaren aurrean burutuko den manifestazio erraldoira autobusez joan nahi duena izen emateko azken eguna izango da.