Oiassora heldu da Pirinioetako Burdinaren Bidea
Oiasso Erromatar Museoan urriaren 20ra arte ikusgai dago “Pirinioetako Burdinaren Bidea-La Ruta del Hierro de los Pirineos” erakusketa ibiltaria
Pirinioetako Burdinaren Bidea Okzitaniako, Andorrako, Kataluniako eta Euskadiko zenbait lekutan barrena doa, eta jarduera siderurgikoek utzitako industri ondare aberatsa gozatu daiteke. Europako Kontseiluaren kultur ibilbideen Europako Sarean sartu dute bidea.
Irugurutzetako meatze-eremua ibilbidean sartuta dago, Irungo Udala 2018an “Pirinioetako Burdinaren Bidea” elkartean sartu zenetik. Elkarte horretan, siderurgiarekin lotura duten udalerri batzuek parte hartzen dute, Foru Aldundiarekin batera; eta helburua da industri ondarea babestu eta ezagutzera ematea, mugaz haraindiko lankidetza sustatzea eta kultur turismoaren eremuko produktuak sortzea.
Irungo Udala, Bidasoa bizirik eta Oiasso Erromatar Museoa laguntzen ari dira “Irugurutzeta balioan jartzen eta sustatzen; izan ere, hor, minerala kaltzinatzeko Euskadiko batera garrantzitsuenetako bat daukagu, eta baita antzinaroan irekitako galeriak ere», Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak gogorarazi duenez.
26 panel daude erakusketan, eta haietan, bideko udalerri bakoitzean dagoen industri ondarea ezagutu dezakegu: meatzeak, sutegiak, burdinolak, museo espezializatuak, paisaian zeharreko ibilbideak … Haien bidez, burdinak Pirinio aldean mendetan izan duen garrantziaz ohartuko gara, eta nola gaur egun erakargarri turistiko-kulturalak bihurtu diren. Irailaren 24tik urriaren 20ra bitarte ikusi ahal izango da erakusketa, museoa irekita dagoen ordutegian. Erakusketa dohainik da.
Bisitaldi gidatuak
Irugurutzetara tren berdean joateko aukera osatu nahi du Oiassok, erakusketa ibiltarian bisitaldi komentatuak eginez. Irugurutzeta bisitatzeko, aurretik erreserbatu egin behar da; igandeetan 11:00etan izango dira. 5,50 euro balio du helduentzat, eta 3,85 euro 6 urtetik 14ra bitarteko gazteentzat. Heldu- eta ikasle-taldeek ere aukera dute aste barruan museoa irekita dagoen ordutegian bisitaldi gidatuak erreserbatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario