Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 24 de Septiembre de 2019.
Kike Amonarrizen hitzaldia, urriaren 10ean Palmera Monteron
2019(e)ko irailaren 24a, asteartea - 11:25etan eguneratua
IRUN – Datorren urtean ospatuko den Euskaradia baino lehen giroa berotzen hasteko, Irungo Euskara Arloak informazio saio bat antolatu du, Kike Amonarriz aurkezlearen eskutik. Saioa urriaren 10ean, 18.30ean, izango da Palmera Montero Gunean. Aurkezle izateaz gain soziolinguista ere bada Amonarriz eta hitzaldi bat emango du, solasaldi modura, ikus-entzuleek ere parte hartu dezaten. Dohainik izango da. – J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario