«Gobernuak aurkeztutako kredituen aldaketa osatzen eta hobetzen duten proposamen multzo bat erregistratzen dugu»
EAJk guztira 19 gehitzeko zuzenketa aurkeztu ditu udal gobernuak aurkeztutako kreditu aldaketari
Xabier Iridoy, EAJko bozeramaileak, bere zuzenketak aurkeztu ditu ostiral honetan gobernu sozialistak ezohiko osoko bilkura batera eramango duen kreditu aldaketari. «Gure borondatea adostea da, bai gobernu sozialistarekin, bai gainerako udal-taldeekin», esan du Iridoyk, «proposamen sorta bat aurkeztu dugu Irungo hobekuntza eta pertsonen ongizatea bultzatzeko».
Era berean, bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, gobernuaren proposamena aztertu ostean, EAJk hirian eta bere hiritarrengan hainbat oinarrizko beharrak identifikatu ditu proposamena osatzeko. «Galdetu eta entzun dugu, hiriak eta bere pertsonek bizi duten egoeraren aurrean erantzun hobea emateko. Gobernu sozialistak aurkeztutako proposamena hobetu eta osatu nahi izan dugu. Gure ustez, proposamen bat, gabezi esanguratsurekin eta narbamen hobetu daitekeena», esan du Xabier Iridoyk.
Hori dela eta, bozeramaile jeltzaleak, talde politikoei eta gobernuari bere proposamenak zeintzuk diren jakinarazi ondoren, EAJk guztira 19 gehitzeko zuzenketa aurkeztu ditu. «Irun eta Irungo herritarren onerako kreditu aldaketa hobetzen eta osatzen laguntzen duten zuzenketak, eta baita proiektu garrantzitsuen aurrerapena bermatzeko ere», esan du Iridoyk.
Gehitzeko zuzenketak erlazionatzen hasi aurretik, EAJk nahi izan du
ezabatzeko bat aipatu, 8.000.000 euroko urte anitzeko partida bat jasotzen duena, San Juan plazako orubean udal-lokala eraikitzeko, eta, horren ondorioz, 50.000 euro erabiliko lirateke 2019an eta gainontzekoa hurrengo hiru urteetan. «Ez dugu uste proiektu hau lehentasunezkoa denik. Udal langileak lekualdatzeko eraikin bat egin baino lehen, gure ustez, herritaren beste behar asko daude erantzun behar direnak. Esaterako, Blaiako bidegurutzean zubi eta biribilgune berri bat eraikitzea, edo, bestela, Donostiako kalearen aurrean, arauzko futbol-zelaia eraikitzea,. Horregatik, urte anitzeko partida atzeratzea proposatzen dugu», azaldu du Iridoy,Irungo EAJko bozeramaileak.

Gehitzeko zuzenketei dagokienez, horietako bat nabarmendu behar da. «Uste dugu kreditu-aldaketa honek jarraitu egin behar duela, denborarik galdu gabe, aurreko agintaldiaren amaieran osoko bilkurak hartutako erabakiarekin, eta Plaiaundiko kirol-instalazioak Txenperenea kokalekura lekualdatzearen aldeko apustua. Lehen urratsa, HAPOren aldaketa puntuala egin ahal izateko, eta horrela, kirol-instalazio berriak eraikitzeko proiektuan aurrera egiteko, 100.000 euro ematea proposatzen dugu «.
Horrez gain, Iridoyk EAJk aurkeztutako beste zuzenketa batzuk ere aipatu ditu, proposamenak bere hiri proiektuan jasotako proposamenen garapenera bideratuta daude, eta baita irungo herritargoarekin hartutako konpromisora ere, 2019-2023 hauteskunde-programan. Bertan Plaiaundi Institutuaren parean behin behinekeo aparkaleku bat egiteko erabiltzen ez den zabaldegia egokitzea, arreta eta prebentzio politikak bultzatu Irun emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko hiria bihurtzeko, Irunen memoria historikoan sakontzeko, udalean ospatzen diren informazio-batzordeak streaming bidez eskaintzeko, eta hiriko kultur, kirol eta ekonomi elkarte-sareari laguntzak ematea. «Horrela, zuzenketa hauekin, gobernu sozialistari eskatzen diogu aurkeztu duen Kreditu Aldaketaren proposamena osatu eta hobeto dezan», azaldu Iridoyk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario