Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 20 de Septiembre de 2019.
Bizikletaz gozatzeko asteburua Bidasoaldean
2019(e)ko irailaren 20a, ostirala - 10:35etan eguneratua
MUGIKORTASUNAREN ASTEA. Irun eta Hondarribia Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astera gehitu izan nahi dira eta bizikletaz gozatzeko ekimenak antolatu dira eskualdean iganderako. Beraz, ekimenak 11.00etan hasiko dira, bi bizikleta martxekin: lehenengoa Irungo Zabaltza plazatik abiatuko da eta hiria zeharkatuko du Behobiaraino, eta bigarrena Hondarribiako kaleetatik igaroko da, Gernikako arbola plazatik. Ondoren, 12.00etan, bizikleta azoka irekiko da Hondarribiako San Pedro kalean, eta, aldi berean, Behobian, Bicifiesta Transfronteriza Ederbidea familientzako ekimena hasiko da. Foto: X.S.
No hay comentarios:
Publicar un comentario