Abian da Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketaren V. edizioa
Lanak bidaltzeko epea zabalik dago otsailaren 9ra arte eta sariak martxoaren 5ean banatuko dira
JON GUEZALA - Martes, 26 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:03h
Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketako antolakuntza taldeko ordezkariak, atzo, Brönte-Liburudendan.
IRUN- Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketaren antolakuntza taldeko kide diren Nerea Sarriegik eta Joana Ochotecok ekimenaren bostgarren edizioa martxan jarri dela jakinarazi zuten atzo, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, Irungo Brönte Liburu-dendan.
Orain dela sei urte jaio zen lehiaketa eta, Sarriegiren hitzetan, bide horretan “1000 ipuin baino gehiago” jaso ditu antolakuntza taldeak. “Horrez gain, hirugarren ediziotik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, lehiaketa gazteengana hurbildu ahal izan genuen, 10 eta 16 urteko gazteengana zehazki, haien-tzako kategoria berezi bat sortuz”, jarraitu zuen Sarriegik. Lehiaketaren sail hori bereziki nabarmendu nahi izan zuten antolakuntza taldetik, eta adin tarte horretako narabeak parte hartzera animatu zituzten antolakuntzako ordezkariek.
Aurtengo edizioa lehiaketa sortu zenetik duen helburu berbera duela baieztatu zuten ere antolakuntza taldeko kideek: berdintasunaren aldeko jendartea sustatzea eta genero indarkeria baztertzea. Hori irudikatzeko, Ez zaude bakarrikleloa proposatu dute antolakuntzatik. Hala ere, Ochotecok azaldu zuen bezala, aurtengoan ez da beharrezkoa izango ipunak esaldi horrekin hastea, beste urteetan eskatu den antzera.
Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da berriz ere: helduen kategoriako irabazleek (euskarazkoak eta gaztelaniazkoak) 300 euroko saria jasoko dute eta, gazteen kasuan, sariak 100 eurokoak izango dira. Diruaz gain, irabazle guztiek 50 euroko balio duen liburu sorta bat jasoko dute Brönte Liburu-dendaren eskutik. Liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.
Lau kategorietako epaimahaiak emakumez osatutak egongo dira beste urte batez. Beraz, helduen kategorian, euskeraz, Yurre Ugarte, Ana Iruretagoiena eta Idurre Eskisabel izango dira epaileak;berriz, helduek idatzitako gaztelaniazko ipuinak Mertxe Tranchek, Maria Jose Noainek eta Marian Benitezek ebaluatuko dituzte. Gazteen kategorian, Itziar Gomezek, Ainara Maiak eta Ane Perezek, euskeraz, eta Noelia Lorenzok, Maite Vergarak eta Naroa Gonzalezek, gaztelaniaz, osatuko dituzte epaimahaiak.
Lanak bidaltzeko epea atzo, azaroaren 25ean, zabaldu zen eta interesa duten guztiek 2020ko otsailaren 9ra arte bere ipuinak aurkezteko aukera izango dute. Epaileek lan guztiak aztertu ondoren, sari banaketa martxoaren 5ean ospatuko da, Brönte Liburu-dendan. Ipuinak asuncasasolaipuna@gmail.com helbide elektronikora bidali daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario