Doako gonbidapena: turismo bulegoan edo Amaia Kultur Zentroko lehiatilan egunean bertan.
Azken urteetan egin bezala Irungo udal Euskara arloak hainbat ekimen antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldiei amaiera emateko, abenduaren 27an, Amaia Kultur Zentroan eta Kultura arloko lankidetzarekin, 17:00etan Angel Alonso irundarrak zuzendutako «Elkano lehen mundu bira» filma eskainiko da.
Bertaratzen direnak sorpresez betetako emanaldiaz gozatuko dutela agindu dute antolatzaileek. Doako gonbidapena: turismo bulegoan edo Amaia Kultur Zentroko lehiatilan egunean bertan.