martes, 31 de diciembre de 2019

Erosi eta Ikasi programak balantzea egin du

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 31 de Diciembre de 2019.

Erosi eta Ikasi programak balantzea egin du

DEIALDIA HEZKUNTZA MATERIALAK EROSTEKO FAMILIEI EMANDAKO 1.283 LAGUNTZEKIN ITXI DA 2019AN

31.12.2019 | 06:23
IRUN - Irungo Udaleko Hezkun-tza arloak jakinarazi du azken egun hauetan ematen ari direla Erosi eta Ikasi programaren 2019ko deialdiko diru-laguntzak. Programa hau Irunen erroldatutako umeak dituzten familiei zuzenduta dago, Derrigorrezko Hezkuntzan dihardutenei, eta hiriko dendetan eskolako materiala erostea da bere helburua. Deialdian 1.283 eskaera egin dira, 135.655,64 euroko zenbatekoaz, eta 2.000 bat umerengan izan dute eragina. Udaletik diotenez, kopuruak aurreko edizioetakoen antzekoak dira. Bestalde, eskaera kopurua handiagoa izan da, baina 340 eskaera atzera bota ziren ez zituztelako betetzen eskatzen ziren betekizunak. Deialdi honetan diruz laguntzekoak diren gastuei buruz, hauek izan dira gastuak: idazmahaiko materialak, hala nola koadernoak, folioak, artxibategiak, estutxeak, kalkulagailuak eta abar. - J.G.

No hay comentarios: