domingo, 29 de diciembre de 2019

Petardoak debekatuta daudela gogorarazi dute

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 29 de Diciembre de 2019.

Petardoak debekatuta daudela gogorarazi dute

IRUNGO UDALETIK KOHETEAK ERABILTZEKO BERARIAZKO BAIMENA BEHARREZKOA DELA OHARTARAZI DUTE

29.12.2019 | 06:23
IRUN - Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bidez, bide publikoaren erabilketa, okupatzea eta garbiketa arautzen duen gizalegezko jokabideari buruzko udal-ordenantza azpimarratzen ari da egun hauetan, gogoraraziz berariaz debekatzen dela petardoak, bengalak eta antzekoak erabiltzea kalean, berariazko baimenik ez bada. Are gehiago, arau-hauste horrek 750 eurorainoko isuna ere ekarri dezake. Hamabi urtetik gorakoek bakarrik erosi ahal ditzakete petardoak edo antzekoak, baina argitsuak bakarrik, eta 16 urtetik gorakoek soilik arrisku txikiko eta zarata txikiko petardoak. Gainerakoetarako, beharrezkoa da adin nagusikoa izatea eta berariazko baimena edukitzea petardoak eta an-tzekoak erabiltzeko. - J.G.

No hay comentarios: