Daxel Brass boskotea Oiasso Erromatar Museoan emandako kontzertu batean. / Irungo Udala
Oiasso Erromatar Museoak amaitu berria den 2019 urtearen balantzea egin du. Abenduaren 31 arte, 26.000 pertsona ziren bertako instalazioetatik pasatuak, nahiz hango bildumak ikusteko, nahiz urtean zehar Oiassson egin diren ekintzetakoren batzuetan parte hartzeko. Horren arabera, aurreko urtearekin alderatuta igo egin da bisitarien kopurua, “lehenagotik jada hasia zen eta gaurdaino jarraitzen duen joera argiaren ildotik”. Bisitaldien igoera esanguratsu horren arrazoia zera izan da, prozesu bat eman dela jende-alor desberdinak ezagutzeko eta haien interesak asebetetzeko ahaleginetan ardaztua. Horregatik programazio askotarikoa garatu da, eta biderkatu egin dira jarduerak”- hala esan dute Museoko zuzendaritzakoek.
Ekimen horien artean ikusi ahal izan diren hainbat erakusketa programa azpimarra daitezke, horien artean “Apain-mahaiko istorioak” erakusketa, bisitari asko erakarri dituena eta, gainera, jarduera paraleloz osatutako programa garrantzitsu bat eskaini duena.
Aldi berean, museoko aretoetan beste ekintza batzuk ere egin dira, alor publikoko nahiz pribatuko entitateen eskutik etorriak; ekitaldi soziokultural garrantzitsuak gauzatu dira, hala nola kontzertuak, literaturaren inguruko solasaldiak eta kultur arloan ezagunak diren pertsonek emandako hitzaldiak. Historia berregiten duen Dies Oiassonis izeneko jaialdia, erromatar azoka eta guzti, eta Bidasoko Nazioarteko Arkeologi Zinemaldia, partaidetza errekorrarekin (Japoniatik ere heldu dira filmak, eta CBAn “zineklub” formatuan areto berriak). Horiexek izan dira urteko jarduerarik esanguratsuenak.
Hori guztia beste antolatzaile eta eragile interesgarriekin hitzarmenak kudeatzeko estrategia bati esker gauzatu ahal izan da; hitzarmen horiei esker, besteak beste, sortu dira Euskal Kostaldeko Museo Sarea edo Oiasso Tour programa.
Bisitari-kopurua igotzen lagundu duten beste faktore bat zera izan da, 2.0 webean tresnak erabiltzea, batik bat gizarte-sareak, horrela harreman dinamikoa, irekia eta elkarrizketara bideratua mantendu baita museoarekiko interesa duen jendearekin eta pertsonekin. Beste ekimen batzuek, adibidez Irungo ondarea ikusgarri egiteko Oiassondare lehiaketak, edota “Miss Antigua” eta “Mister Antiguo” Facebookeko proposamenak, zera erakutsi dute, tresna eraginkorrak direla museoaren, ondarearen eta erromatarren iraganaren jarraitzaileekin komunikatzeko.
2016, hamargarren urteurrena
Oiasso Erromatar Museoak asmo onez beterik ekiten dio urte berezia izango den 2016ari, alegia, hamar urte beteko dituen urtemuga honi. 2016an zabaldu zituen ateak, eta harrezkero arkeologia museo bat baino zerbait gehiago bilakatu da, helburua zera baita, Oiasso erromatar hiria aurkeztea eta ekintza programa askotariko baten bitartez era guztietako publikoarentzat erreferentzia izango den leku bat bilakatzea.