Iñude eta artzaien konpartsa antolatzeko
prestaketa lanak hasi ditu Eraikik
Lehenengo bilera urtarrilaren 12an egingo da
Eraiki Dantza Taldea otsailaren 16an Irunen ospatuko den Iñude eta Artzaien konpartsa antolatzen hasi da dagoeneko. Desfilearen nondik norakoak zehazteko asmoz taldeak bilera bat antolatuko du urtarrilaren 12an. Bilera Behobiako auzo elkartean egingo da, eguerdiko 12:00tan. Bertan, dantzariek izena eman ahalko dute eta konpartsa osatzen duten pertsonaiak banatuko dira.
Iñude eta Artzaien eguna otsailaren 16an ospatuko da Irunen. Urtero moduan, Irungo kale nagusiak zeharkatzen dituen desfile honetan, adin guztietako dantzariek parte hartu dezakete. Iñude eta artzaiak ez dira desfileko pertsonaia bakarrak, mediku, erizain, apaiz eta baserritarrak ere ezinbestekoak baitira. Urtarrilaren 12ko bileran konpartsaren izen ematea irekiko da eta inskripzioa desfilean parte hartzeko interesa duten guztientzat zabalik egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario