Artiako ezkiak astelehenean moztuko ditu Irungo Udalak Udaltzaingoak 32 isun jarri ditu azken egunotan Hondarribian
SAGARZAZU ALKATEAK ESKERRAK EMAN DIE HERRITARREI DAUKATEN JARRERARENGATIK
– J.G.– J.G. 21.03.2020 | 01:24
IRUN – Artiako Lagunak taldea Juan Thalamas kaleko 47 ezkien egoerari buruzko zuhaitz-arriskuaren ebaluazioa egiteko bigarren txosten bat eskatzeko ekimena abian jarri zuen pasa den otsailean. Aste honetan taldetik baieztatu dutenez, "Udalak uko egin dizkio eskaerei" eta, ondorioz, ezkien mozketa onartu egin da eta datorren astelehenean, hilak 23, hastea aurreikusita dago. Egoera honen aurrean, taldeak etxetik protesta egiteko deialdia luzatu die auzoko bizilagunei, 1.500 pertsona baino gehiagok sinatutako eskaerak udal ordezkariei mezu elektronikoz bidaliz, ezkien mozketa bertan behera utz dezaten.
HONDARRIBIA – Etxean geratzeko agindua eman zenetik ia astebete pasa den honetan, Txomin Sagarzazu alkateak eskerrak eman zizkien atzo herritarrei "erakusten ari diren jarrera eta konpromezuagatik". "Bizi dugun larrialdi egoera honetan, pasa den larunbatean onartu zen dekretuan agintzen zena ez errespetatzeagatik Udaltzaingoak 32 isun jarri ditu", jarraitu zuen alkateak. Arauak hautsi dituzten herritarrei "legea betetzea ezinbestekoa dela" gogorarazi zien Sagarzazuk eta arauak zintzoki betetzen dituztenak zoriondu zituen. "Zentzu berean arraun egin behar dugu, arazo larri baten aurrean gaudelako"
No hay comentarios:
Publicar un comentario