domingo, 26 de abril de 2020

Euskaltzaleen Topagunearen Etxealditik Euskaraldira ekimena, Irunen ere

Noticia publicada en Diario Vasco,el domingo día 26 de Abril de 2020.

Euskaltzaleen Topagunearen Etxealditik Euskaraldira ekimena, Irunen ere

M.A.I.IRUN.
Euskaltzaleen Topaguneak Etxealditik Euskaraldira proiektua jarri du martxan lurralde osoan, bizi dugun alarma egoera dela-eta. Euskaraldirako entrenatzeko jardueren kanpaina batean datza, familiek konfinamendu egun hauetan etxean egiteko jardueretan. Aurten, berriro egingo da Euskaraldia, azaroan eta abenduan, euskararen aldeko hizkuntza ohiturak sustatzeko.
Irungo Udalak bat egin du proposamenarekin eta maia-tzaren 3a arte, aste honetan egin duen moduan, Euskara Arloaren bidez, Irungo Udala mezuak botatzen eta etxean egiteko jarduerak proposatzen joango da: mahai jokoak, euskarazko filmeak, sare sozialetan Euskaraldiari buruzko marrazki, bideo eta bertsoak partekatzea. #etxealditikeuskaraldira eta #etxealditikeuskarairun hashtagak erabiliko dira eta @irun_informa, @euskaraldia eta @euskaraldiairun kontuetan egin ahalko da jarraipena eta irundar orori parte hartzeko gonbitea luzatzen zaio.

No hay comentarios: